Etxarrik bina berdindu zuen Castillo Tiebasekin

Guaixe 2018ko urr. 22a, 15:26

Preferente maila. 6. jardunaldia: Etxarri Aranatz 2 – Castillo Tiebas 2

Larunbatean Etxarri Aranatzek Castillo Tiebas hartu zuen San Donato zelaian. Etxarri hasieratik saiatu zen, hainbat gol aukera sortu zituen eta, seigarren minutuan Iñigok gola sartzea lortu zuen. 31. minutuan Javik Etxarriren bigarrena egin zuen. Bigarren zatian hiru puntuak etxean geratuko zirela uste zuten etxarriarrek, baina 82. minutuan Castillo de Tiebasen lehen gola iritsi zen eta deskontuan, 92. minutuan, bina berdindu zuten bisitariek, penalti bati esker. Eta ustekabean puntuek hegan egin zuten eta puntu batekin konformatu behar izan zuten etxarriarrek.

Ilunberri da preferente mailako liderra (13 puntu). Etxarri Aranatz seigarrena da (9 puntu). Asteburuan sailkapenean azkena den Lezkairuren kontra ariko dira etxarriarrak.