Promesak: finalera sailkatzeko Dario irabaztera behartuta dago Bakaikoa

Guaixe 2018ko urr. 23a, 12:47

Promesen Lau t’erdiko finalerdietako ligaxkako 2. jardunaldian Peio Etxeberriak 19 eta 22 irabazi zion Joanes Bakaikoari eta ligaxkako azken jardunaldian irabazi beharra du Bakaikoak

Promesen mailako Lau t’erdian asteburuan finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldia jokatu zen. Lehen jardunaldian Peña II.ari 9 eta 22 irabazi zion Joanes Bakaikoa etxarriarrak, eta larunbatean, Labriten, Peio Etxeberriaren kontra aritu zen Etxarri Aranazko aurrelaria. Ongi hasi zen Bakaikoa, markagailuan aurretik, baina Etxeberriak buelta eman zion eta, partida lehiatuan, azkenean 19 eta 22 gailendu zen Etxeberria.

Gauzak horrela, Promesen Lau t’erdian jokatutako bi jardunaldietan Peio Etxeberriak bi garaipen ditu, Dariok bi partidak galdu ditu eta finalerako sailkatzeko aukerarik ez du, eta Bakaikoak eta Peña II.ak garaipen eta porrot bana dituzte. Hirugarren jardunaldian, ostiralean, Beasainen, Peña II.aren kontra ariko da Peio Etxeberria, eta larunbatean, Labriten, Darioren eta Bakaikoaren arteko partida jokatuko da. Finalean egoteko Dariori irabazi beharrean dago Bakaikoa, eta Peio Etxeberriaren eta Peña II.aren arteko emaitza itxaron.