Eneko Lazkoz etxarriarra Pello Errota Sarian txapeldun

Guaixe 2018ko urr. 24a, 11:17
Asteasuko udaleko ordezkariak, Pello Errotaren senideak eta bertsolariak. ASTEASUKO UDALA

Pello Errota bertso txapelketa ospatu zen urriaren 20an, larunbatean, Asteasun. Bertsolariaren jaiotzaren mendeurrenaren harira antolatu zuten saioa, eta Eneko Lazkozek irabazi zituen bi sariak

Duela ehun urte jaio zen Pello Errota bertsolaria eta mendeurrena ospatzeko Asteasuko udalak hainbat ekimen antolatu ditu, haien artean Harritzu Bertsozale Taldearekin antolatutako bertso txapelketa. Unai Gaztelumendi, Asier Azpiroz, Beñat Lizaso eta Eneko Lazkoz bertsolariak aritu ziren. Eneko Lazkoz bertsoen bidez esan bezala, "gipuzkoarren kontra" aritu zen nafar bakarra zen, eta etxarriarrak irabazi zituen lehian zeuden bi sariak: Pello Errota sariketako txapela eta Mikaela Elizaegi bertso onenaren saria.

Beñat Lizaso gelditu zen bigarren Pello Errota bertso txapelketan eta Eneko Lazkozekin buruz buru aritu ziren finalean, eta etxarriara gailendu zen.