Kubako doinuak txistularia soinuekin bat

Guaixe 2018ko urr. 26a, 09:57

Ache Pa Ti taldearen kontzertua izanen da bihar urriaren 27an, 20:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean

Etxarri Aranazko musika eskolak antolatu du Ache Pa Ti Kubako musika oinarri duen taldearen kontzertua. Kubako musika du oinarri, baina txistuarekin fusioa egiten dute. Helburua "ikasle gutxi dituzten instrumentuak" aldarrikatzea da, Alex Martinez eskolako zuzendariak azaldu bezala. Hortaz, Ache Pa Ti taldeak txistua Kubako doinuekin fusionatzen dute.

Txistuak, beste hainbat instrumentuk bezala, "bide gehiago" dituela erakusteko antolatu du musika eskolak emanaldi hau. Hortaz, Ache Pa Ti txistua Kubako doinuekin uztartu du. "Oso talde ona eta gomendagarria da". Musika fusioaren adibide bat baino ez dela dio Martinezek.