Lezkairuren kontra garaipen polita lortu zuen Etxarrik

Maider Betelu Ganboa 2018ko urr. 29a, 15:14

Preferente maila. 7. jardunaldia: Lezkairu 2 – Etxarri Aranatz 3

Preferente mailan, Lezkairu taldearen kontra aritu zen Etxarri Aranatz. Partida oso lehiatua izan zen eta gol aukera ugari izan zituzten bi taldeek, baina Etxarrikoak finago ibili ziren. Baraibarrek Lezkairu aurreratu zuen 25. minuturako, baina Etxarrik 10 minutuko tartean Etxarrik hiru gol sartu zituen: Fernandezen berdinketa 30. minutuan iritsi zen, Alberdiren gola 35. minutuan eta Goikoetxearen hirugarrena, 40. minutuan. Horrela, atsedenaldirako 1 eta 3 aurreratu zen Etxarri. Bigarren zatian Lezkairu behin eta berriz saiatu zen eta bukaera aldera iritsi zen Morenoren gola. Etxarrik ongi eutsi zuen eta 2 eta 3 irabazita 3 puntu oso garrantzitsuak pilatu zituen bere zakuan.

Preferente mailako liderra Arrotxapea da (15 puntu). Etxarri Aranatz hirugarrena da (12 puntu). Asteburuan Etxarri Aranatzek 10 punturekin sailkapenean zortzigarrena den Mutilbera taldea hartuko du asteburuan.