Antzerkiaren magiaz disfrutatzeko antzezlana

Guaixe 2018ko aza. 2a, 10:13

Martinaren parke fantastikoa antzezlana izanen da bihar, azaroaren 3an, 17:30ean, Etxarri Aranazko kultur etxean

Martina egunero parke berdinera joaten da. Baina parke bat baino gehiago ere bada: bertan gauza fantastikoak gertatzen dira. Hamaika abentura bizi ditu Martinak etxearen eta eskolaren artean dagoen parkean. Martinaren parke fantastikoa antzezlanean Martinak bere sekretuaren lagun egin nahi ditu ikus-entzuleak eta parke fantastikoan bizi dituen esperientziak, abenturak eta lagunak erakusten ditu. Etxarri Aranazko kultur etxean izanen da emanaldia, 17:30ean. Sarrerek 3 euroko prezioa dute.

Publiko gazteenari zuzendutako antzerki garaikidea da Martinaren parke fantastikoa. Hala ere, haurrek zein helduek disfrutatuko duten ikuskizun bat da. Etxarri Aranazko kultur zebitzuak Nafarroako Gobernuko antzerki sarearekin batera antolatu du antzerki emanaldia.

Fitxa teknikoa
Aktoreak: Iratxe Garcia Uriz, Oier Zuñiga eta Txori Garcia Uriz.
Zuzendaritza eta dramaturgia: Ana Maestrojuan.
Argiztapena: Koldo Tainta.
Eszenografia diseinua: Koldo Tainta eta Producciones Maestras.
Proiekzioak: David Bernues. Acronica.
Musika: Gorka Pastor.
Jantzitegia: Edurne Ibañez.
Diseinu grafikoa: Marta Elena Martin.
Karakterizazioa: Marlene Aznar.
Produkzioa: Angel Garcia Moneo.