Etxarrik ezin izan zuen Mutilbera B taldea mendean hartu

Guaixe 2018ko aza. 5a, 14:48

Preferente maila. 8. jardunaldia: Etxarri Aranatz 1 – Mutilbera B

xarrik Mutilbera B taldea hartu zuen San Donato zelaian. Partida hasi eta ordu erdira Pezonagak Mutilbera taldea aurreratu egin zuen. Atseden hartu eta gero, bigarren zatia hasi eta berehala bigarren gola sartu zuten Mutilberakoek. Etxarri Aranatzek ez zuen etsi eta behin eta berriz saiatu zen. Goikoetxeak Etxarriren aldeko gola sartu zuen 57. minutuan, eta berdinketa lortzeko gogor borrokatu ziren etxarriarrak. Tamalez, ezinezkoa izan zen eta jokoan zeuden hiru puntuek Mutiloara egin zuten ihesi.

Preferente mailako lehen multzoko liderra Arrotxapea da (15 puntu). Etxarri Aranatz 8. postura jaitsi da (12 puntu). Asteburuan Lagunak txapeldunordearen kontra ariko da Etxarri, Barañainen.