Etxeko sekretuak agertokian plazaratzen direnean

Guaixe 2018ko aza. 8a, 13:02
Ana Gabarain, Aitor Fernandino, Mikel Laskurain eta Aitziber Garmendia dira aktoreak. TXALO PRODUKZIOAK

'Etxeko saltsak' endreduzko komedia izanen da bihar, azaroaren 9an, ostirala, Etxarri Aranazko kultur etxean. Emanaldia 22:00etan izanen da, eta sarrerak dagoeneko salgai daude

Komedia egiteko modu asko daude, baina normalean, ohikoena, pertsonaiak egoera korapilatsuetan jartzea da. Hori da, hain zuzen, Etxeko saltsak antzezlanean gertatzen dena. Etxarri Aranatzen izanen da emanaldia gaur, azaroaren 9an, ostirala, 22:0etan.

Greg eta Ginny dira Etxeko saltsak antzezlanaren protagonistak. Maitaleak dira eta biizmodu zoriontsuan bizi dira. Baina, sekretu daude tartean. Ginyk esan dio gurasoen landetxera doala, baina Philip maitalearengana doa. Greg ez da fido eta jarraitzen dio, eta landetxera iristen denean enredua sortuko da. Ikus-entzuleek pertsonaiek baino informazio gehiago izanen dute, hortaz, etengabeko gaizki-ulertuak biziko dituzte.

Txalo produkzioak-ek ekoizten du Etxeko saltsak antzezlana. Jatorrizko izenburua Relativity speaking da. Alan Ayckbourn antzerkigile eta zuzendari ospetsuak idatzi zuen. Euskarazko bertsioan Begoña Bilbaok hartu du zuzendaritza lana. Aitziber Garmendia, Ana Gabarain, Miren Gojenola, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino dira aktoreak.

Etxarri Aranazko udaleko Kultur zerbitzuak antolatu du emanaldia Nafarroako Gobernuko Antzoki Sarearen laguntzarekin. Sarrerak www.etxarriaranatz.eus webgunean edo kultur etxean eros daitezke 6 eurotan. Gazteendako eta helduendako antzezlan bat da.