Zuntz-optikoko eskaintza zabaltzen

Guaixe 2018ko aza. 12a, 09:08

Alkatea eta enpresako ordezkaria. Argazkia: utzitakoa.

Etxarriarrek zuntz-optiko bidezko telekomunikazio eskaintza berria izanen dute. Onena enpresa nafarrak eta Adamo telekomunikazio enpresa suediarrak egindako eskaintza hain zuzen ere. Adamo landa guneetan zuntz optikoa zabaltzen eta kalitate handiko Internet zerbitzuak eskaintzen trebatutako enpresa da. 1.000 Mb-eko arteko abiadura eskaintzen du Adamok eta dioenez, “hori Etxarri Aranazko etxe eta enpresa guztietako gaitasunean eta abiaduran jauzi handia izanen da”. Eskaintza horren berri emateko eta dudak argitzeko Onenak azaroak 15erako, osteguna, hitzordua jarri du kultur etxean, 19:00etan. Aurreratu dutenez, https://fiberhood.adamo.es/navarra/etxarri proiektuan izena ematen dutenek “hasierako sustapen bereziak izateko aukera izanen dute”.

Etxarri Aranazko alkate Eneka Maiz Ulaiarrek begi onez ikusi du telekomunikazio azpiegitura hain garrantzitsua herrian ezartzeko eragile pribatuen (Onena eta Adamo) eta publikoen (udala eta Nasertic) arteko akordioa izatea.

Adamo enpresarekin batera zuntz-optiko sarea Etxarri Aranatzen hedatuta dute Telefonicak eta Orangek, eta Euskaltelek jarriko du.