Gero eta gehiago dira Ahobizi eta Belarriprest izateko izena eman dutenak. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra euskararen erabilera handitzeko Euskaraldian parte hartuko dute. Bi rol horietan ari direnei sortu dakizkieken zalantzak argitzeko Etxarri Aranazko Euskaraldia taldeak figura horietan sakontzeko saioa antolatu du kultur etxean gaurko, 18:30ean. "Ariketa ondo egiteko, garrantzitsua da Euskaraldia zer den eta gure rolarekin hartu dugun konpromisoa zein den argi izatea. Tarte horretan rol bakoitzaren ezaugarriak azaldu eta egunerokoan topatuko ditugun egoerak landuko ditugu". Beraz, izena eman dutenei saiora joatera gonbidatu dituzte.