Etxarri Aranatzek porrot gogorra jaso zuen Barañainen

Guaixe 2018ko aza. 12a, 13:05

Preferente maila. 9. jardunaldia: Lagunak 5 – Etxarri Aranatz 0

Preferente mailako 9. jardunaldian Barañainen jokatu zuen Etxarri Aranatzek, Lagunak liderraren kontra. Partida mugitua izan zen, arbitroak makina bat txartel atera baitzituen. Tartean, Etxarri Aranazko Oihan aldageletara bidali zuen, bi txartel hori atera eta gero.
Partidan Lagunak taldea nagusitu zen. Liderrak partida dominatu zuen eta gol aukera ugariak izan zituen partida guztian barna. Aukera horiek gauzatzen jakin zuen eta, azkenean, Lagunak taldeak 5 eta 0 irabazi zion Etxarri Aranatzi, bere bosgarren garaipena jarraian. Etxarri Aranatz, aldiz, punturik gabe eta porrot ederra jasoa itzuli zen etxera.

Preferente mailan Lagunak taldea da lider (17 puntu) eta Etxarri Aranatz hamargarrena da (12 puntu). Datorren asteburuan Etxarri Aranatzek sailkapenean jaitsiera postuetan dagoen Aibares taldea hartuko du San Donato zelaian.