Bideoak eta dantza batzen dituen festibala

Guaixe 2018ko aza. 14a, 11:07
Maider Beloki Iruñeko kultur zinegotzia, Laida Aldaz Zinetikako zuzendaria eta Patxi Presa Koldo Mitxelena kulturguneko zuzendaria. UTZITAKOA

Zinetika bideo eta dantza jaialdiaren 3. edizioa izanen da azaroaren 15etik, bihar, azaroaren 21era Iruñean, Donostian eta Bilbon. Laida Aldaz artista etxarriarrak zuzentzen du festibala

Zinemaren eta dantzaren arteko harremanak ikertzen ditu Zinetika festibalak. 3. urtez antolatu du Laida Aldaz etxarriarrak festibala. Zinetika Iruñean hasi zen, eta urteekin zabaltzen hasi zen. Hortaz, iaz Iruñean eta Donostian egin zen eta, aurten, egoitza berri bat gehitu da: Bilbo. Bihartik, azaroaren 15etik, osteguna, azaroaren 21era izanen da jaialdia. 22 film proiektatuko dira lau sailetan, bi masterclass eta bi performance izanen dira ere jaialdiak iraun bitartean.

Zinemak eta dantzak hainbat gauza dituzte komunean. Nagusiena biak arteak direla da. gainera, biek asko transmititzen dute. Hortaz, bi dizplinak elkartzen direnean hitzik esan gabe, mugimenduaren bidez, asko esan daiteke. Hori da, hain zuzen, Zinetika jaialdiak erakutsi nahi duena. Gainera, Laida Aldaz jaialdiko zuzendariak azaldu duenez, kalitate handiako lanak aurkeztu dira.

Zinetika jaialdia handituz joan da. Iruñean hasi zen eta dagoeneko hiru hiriburutan eginen da: Iruñeko Kondestable jauregian, Donostiako Tabakaleran eta Bilboko BilbaoArten eta La Fundizionen. Denborarekin ere atal berriak sortu dira. Lau dira Zinetika 3. edizioaren sailak: Sail ofiziala, Open Screen, Zinetiks eta Dokumentalak. Gainera, mugimendua eta zinema uztartzen duten bi masterclass eta bi performance izanen dira.

Bihar, azaroaren 15ean, hasiko da Zinetika bideo eta dantza jaialdia Iruñean. Patxi Araujo artistaren masterclassarekin hasiko da festibala: Eguzki-argi batean gertatzen den eguna. 10:00etan izanen da ikastaroa, Kondestable jauregian. Ondoren Donostian eta Bilbon izanen da Araujo. Gabriel Villotak azaroaren 16an eginen du dantzaren eta performancearen ikus-entzunezko trazak prestakuntza saioa. Masterclass-ak doan dira, baina aurretik izena eman behar da. 20:00etatik aurrera filmen proiekzioa izanen da.

Guztira 22 film poriektatuko dira. Sail Ofizial lehiaketa sei film sailkatu dira: Otherland, Strophe, Banan Blue, Shivta, Scalamare eta The Evil. Sail Ofizialean film onenari eta zuzendari onenari sariak emanen dira.

Jaialdian lehiaketan sartu ez diren kalitate handiko filmak aurkeztu dira, eta horiek Open Screen atalean sailkatu dituzte. Gainera, "puntako" filmak poriektautko dituzte Zinetiks atalean. Mugimenduaren bitaretz edozein gaia jorratu daitekeela erakusteko Dokumentalak atalean gizarte gaiak eta aktualitateko gaiak plazaratuko ditzute.

Mustutzea

Bihar, azaroaren 15ean, osteguena, eginen da Zinetika Festibalaren mustutze ofiziala, 18:30ean. Patxi Araujoren The Trained Particles Circus instalazio-performancearekin hasiko da jaialdia Nafarroako hiriburuan. 

Informazio gehiago: zinetikafestival.com edo sare sozialetan.