Adur Lasa pilotariari ebakuntza egin diote

Guaixe 2018ko aza. 15a, 09:17

Etxarri Aranazko pilotaria igandean lesionatu zen, Tolosako Beotibarren, partida jokatzen ari zela

Adur Lasa pilotaria kirofanotik pasatu behar izan da. Igandean Tolosako Beotibarreko jaialdia isten zuen partidan ari zen jokatzen Lasa IV.a, Mendizabal III.arekin batera, Agirreren eta Etchegoinen kontra, lesioa izan zuenean. Akilesen tendoiko haustura konpontzeko ebakuntza egin diote eta aurreikusten da bost hilabete egongo dela bajan.