Itzaleko txikizioen aurrean

Garazi Barandalla Haimar Iriarte Axi Estarriaga Itzaletik Argira; Hodei Etxien herri ekimenen antolatzaileen izenean 2018ko aza. 16a, 08:16

irurtzun greziara karabana bilaketarekin bat datozen irudiak

Itzaleko mamuak dira errepresioa, kartzela, gorrotoa, mendekua, dispertsioa, isolamendua, zigorra, jazarpena, xantaia....Itzalaren ikara erabiltzen dute Euskal Herriaren etsaiek herriaren askatasun egarria itotzeko, etsipena hedatu eta mendetako ukazioa betikotzeko. Itzalaren iluntasunari argia eman dio askapen borrokak belaunaldiz belaunaldi. Argia ekarri dutenak maitasuna, elkartasuna, auzolana, sormena, errebeldia, duintasuna... dira.

Hamar urte muturreko baldintzetan gatibu mantenduta itzali nahi izan dute Hodei Ijurko gaztearen argia; bera itzalita Etxarri Aranatz eta Euskal Herrian iluntasunak eremuak irabaziko zituelakoan. Pizturik itzuli zen ordea Hodeiren argia Etxarrira irailaren 20an Etxarrira; berak ekarritako txinpartak egundoko distiraldia eragin baitu gure herriko bizitzan. Hodeik eman digunaren zati bat bederen itzultzeko antolatu genituen larunbatean herri bazkaria eta kontzertuak. Denak auzolanean: Hodeiren lagunak, Gazte Asanblada, herriko musikariak, sukaldari boluntarioak, Udaberri eta Karrikestu elkarteak... Egun borobila atera zen, emozioz eta maitasunez beterikoa, Hodeik eta bere familiak merezi duten tamainakoa.

Gaueko itzalean ezkutatuta Etxarriko herriaren ondasunetan txikizioak egin dituzuenoi: zuen “graziak” ez du puta graziarik egiten; ez duzue ezer ulertu.