Heriotza Beriaingo malkorrean

Guaixe 2018ko aza. 19a, 09:31

Beriaingo malkorraren ikuspegia Etxarri Aranaztik.

Etxarri Aranazko 25 urteko emakumezkoa Beriain mendian hil zen larunbat eguerdian. Mendi puntan zegoela 200 bat metro amildu zen. Harekin zihoan emakumezkoak larrialdi zerbitzuak gaztigatu zituen, 11:23an. Ezbeharraren tokira Altsasuko suhiltzaileak eta Nafarroako Gobernuaren bi helikoptero mugitu ziren. Azken horietako batean medikuak zihoazen eta bestean Guardia Civilaren mendi erreskateko taldeko kideak. Baina iritsi zirenerako emakumezkoaren heriotza ziurtatu besterik ezin izan zuten egin. Gaur, 19:00etan, despedituko dute.