Arazo elektrikoak Etxarri Aranatzen

Iratxe Kontsumitzaileen Elkartea 2018ko aza. 23a, 08:12

kolaboratzaileak

Iratxe Kontsumitzaileen elkarteak Etxarri Aranatzeko bizilagunek gutxieneko kalitate galdagarria duen horniketa elektrikoa izan dezaten lortu du. Dozenaka pertsona gerturatu dira Sakanako Udalaren Kontsumitzailearen Informaziorako Bulegora horniketa elektrikoaren urritasunak sortutako etenaldiak, potentzia arazoak eta matxurak azaltzeko.
Dirudienez, sare elektrikoak ez zuen kapazitate nahikorik zegoen energia-eskaerari aurre egiteko. Horregatik, zenbait kontsumitzaileren arabera, asteburuetan (eskualdeko industria metalurgikoaren ohiz kanpoko eskaerarekin bat etorriz) zenbait gailu elektrikoek ez zuten behar bezala funtzionatzen.
Hala, hozkailu, labe eta bitrozeramika-sukaldeek akatsak zituzten eta ez zuten zerbitzu egokirik ematen. Horrek guztiak adierazten zuen ez zegoela potentzia nahikorik eta tentsioa legeak baimentzen duenaren gainetik zegoela.
Labe edo lehorgailurik gabe
Egoera honen ondorioz, pertsona askok ezin zuen labearekin janaririk prestatu edo lehorgailurik erabili asteburuan zehar. Zenbait kasuetan, horniketaren irregulartasunek etxeko elektrotresnetan kalteak sortu zituzten, hala nola, hozkailu edo ikuzgailuetan.
Iratxek horniketaren kalitatearen arduraduna den banatzailearengana (Iberdrola) jo zuen horniketaren kalitatea eskariaren arabera egoki zedin beharrezko mantenu-neurriak eskatzeko. Aldi berean, jasandako kalteengatik kaltetutako bizilagun bakoitzarentzat kalte-ordainketa eskatu zuen.
Horrelakoetan erreklamazioen bidea xamurra ez bada ere, oraingoan banatzaileak bere gain hartu zituen gertatutakoa eta bere ondorioak. Ez dugu atzendu behar zerbitzu egokia emateko ardura tokian tokiko banatzailearena dela Legea eta hornidura kontratuaren arabera.