Euskal Irakurle Taldeen I. Biltzarra eginen da Iruñean, bihar

Guaixe 2018ko aza. 23a, 09:48

Euskaraldiaren egitasmaoren baitan irakule hogei talde baino gehiagoko bilduko dira bihar, azaroaren 24an, 09:30etik 14:00etara Nafarroako liburutegian

Euskal Irakurle Taldeen I. Biltzarra eginen dute bihar, azaroaren 24an, Iruñeko Nafarroako Liburutegian. Euskaraldiaren ekimenaren harira eginen dute topaketa eta helburua Nafarroan euskaraz dabiltzen irakurle taldeek elkar ezagutzea eta irakurle euskaldunek talde hori berri izatea da. Gaur egun 23 irakurle talde daude Nafarroan. Sakanan bakarra da: Etxarri Aranazkoa.

Bihar 09:30ean hasiko da Euskal Irakurle Taldeen topaketa. Dori Lopez Jurio kultura sailaren eta Pricipe de Viana Institutuaren buruak hitz eginen du jardueraren hasieran eta Anabal Arraiza lakuntzarrak aurkeztutako ekitaldia. Ondoren, euskal irakurleek idazle nafarrekin mahai-ingurua eginen dute eta literaturaren bertso saio bat egonen da ere. Izan ere, topaketaren helburuetako bat euskaraz sortutako zein euskarara itzulitako lanen iritziak trukatzeko izanen da ere. Amaitzeko, bazkarian bilduko dira parte hartzaileak.

Nafarroako Liburutegiak, Nafar Ateneoak eta liburuzain eta euskarazko irakurleetako dinamizatzaile batzuk eratutako talde eragile batek elkarlanean antolatu duten biltzarra.