Saats Karasatorre Izeta Sariketaren txapelduna

Guaixe 2018ko aza. 26a, 12:09
Saats Karasatorreri txapela jarri zioten unea. NAF. BERTSOZALE ELKARTEA

Elizondon jokatu zen VIII. Mariano Izeta Sariketa ostiralean, azaroaren 23an, eta Saats Karasatorre etxarriarrak irabazi zuen txapela

246 punturekin irabazi zuen Saats Karasatorre etxarriarrak VIII. Mariano Izeta Sariketa. Baztango udalak eta Nafarroako Bertsozale elkarteak antolatzen duten bertsolaritza txapelketaren helburua bertsolari gazteei eta hasiberriei bultzada ematea eta sustatzea da.

Karasatorreren atzetik Josu Sanjurjo izan zen bigarren sailkatua 242,5 punturekin. Hirugarren sailkatua Mikel Lasarte izan zen 242 punturekin. Sarai Roblesek 231,5 puntu lortu zituen, Irati Majuelok 214,5 eta Amaia Elizgoienek 211 puntu. Mikel Lasartek irabazi zuen bertso onenaren saria.