Etxarri Aranatz laugarrena da ligan eta IMQ Kopan final zortzirenetarako sailkatu da

Guaixe 2018ko abe. 10a, 13:31
Etxarri Aranatzek eta Oberenak IMQ Kopan jokatutako partida. Argazkia: Etxarri futbol taldea.

Preferente maila. 12. jardunaldia: Etxarri Aranatz 1 – Burlades 1

Abenduaren lehen asteburuan Etxarriko San Donato futbol zelaian jokatutako preferente mailako 12. jardunaldiko partidan Etxarri Aranatzek eta Burlades taldeek bana berdindu zuten. Etxarrik gol aukera ugari izan zituen, baina ez zituen behar bezala gauzatu. Atsedenaldia baino lehen Javik Etxarriren markagailua mustu zuen, baina Burladesek ongi defendatzen jakin zuen. Jokaldi zalantzagarri batean Etxarriren bigarren gola izango zena baliogabetu zuen arbitroak, eta, tamalez, hurrengo jokaldian Burladesek gola sartzea eta berdintzea lortu zuen. Eta horrela despeditu zen lehia.

Artajones da preferente mailako liderra (22 puntu) eta Etxarri Aranatz laugarrena da (19 puntu). Sailkapenena oso estu dago eta asteburu honetan sailkapenean 13.a den Itaroa Huarteren kontra ariko dira etxarriarrak.

IMQ Kopa: Etxarrik 0 eta 1 irabazi zion Oberenari
Abenduaren 6an IMQ Kopako final hamaseirenak jokatu ziren, partida bakarrera. Etxarrik Kopan aurrera egitea lortu du eta final zortzirenetara sailkatu da, Oberenari 0 eta 1 irabazi eta gero. Partida oso lehiatua izan zen eta, azkenean, 78. minutuan Aitorrek garaipenaren gola sartzea lortu zuen.