Errealitatea izan zitekeen antzezlana

Guaixe 2018ko abe. 15a, 13:07

'Alas Rotas' antzezlana eginen du Caminamos para crecer kulturarteko antzerki taldeak bihar, igandea, abenduaren 16a, Etxarri Aranazko kultur etxean, 19:00etan

Jendarte inklusiboa eta solidarioa sortzeko lehenengo urratsa pertsonalki haztea dela uste dute Caminos para crecer kulturarteko antzerki taldeko kideek. CEAR-Euskadi Euskadiko Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordean sortu zen antzerki konpainia 2015ean, batzordearen zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsona errefuxiatuakin eta boluntarioekin. Alas Rotas antzezlana aurkeztu berri dute, eta bihar, abenduaren 16a, igandea, antzeztuko dute kultur etxean, 19:00etan.

Antzerkiak estereotiporik gabe garatzeko aukera ematen diela azaldu dute. Hortaz, askatasun tokia eta tresna da antzerkia Caminando para crecer konpainiako kideak: askatasunez adierazteko tokia da, azken finean. Mali, Costa de Marfil, Marruecos, Peru, Mexiko eta Euskal Herriko lagunek parte hartzen dute kulturarteko antzerki talde honetan.

Alas Rotas antzezlana ez du errealitateko istorioa kontatzen, baina izan zitekeen. Fore da egilea eta zuzendaria eta Yankoren istorioa kontatzen du. Yanko errefuxiatua da eta Espainian asiloa eskatu du. Asiloa lortzea ez da bide erraza, eta, azkenean, erbesterasten dute. Gizartearen injustiziak aipatuko dira antzezlanan ere, bereziki, xenofobia eta sexismoa. Hala ere, Alas Rotas aurrra egiteko indarraren aldeko mezua plazaratzen du, laguntasuna eta itxaroparen indarraren boterea gailenduz.

Antzezlana 19:00etan izanen da eta, aurretik, 18:00etatik aurrera Sakanako boluntarioen esperientzia Grezian argazki erakusketa izanen da kultur etxearen sarreran. Sakana Harrera Haranak eta CEAR-ek antolatu dituzte ekintzak, eta Etxarri Aranazko udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntza izan dute. Bi ekimenak doan dira.