San Ferminetako Bodegas Marco Real desafioa Asegarcek irabazi zuen. Aipatu upategietako 1.200 botila jasotzeko ekitaldia atzo egin zen, Erriberriko Marco Real upategian. Asegarceko pilotariak eta teknikariak bildu ziren bertan, tartean Joanes Bakaikoa pilotari etxarriarra.