Ekhi Congilek monoziklo tailerra eskainiko du Etxarrin

Guaixe 2018ko abe. 19a, 13:44

Abenduaren 22tik 29ra izanen da eta hiru ordutegi daude, izena ematen dutenekin adostuko dena

Monozikloan ikasi nahi dutenek aukera ederra dute, Ekhi Congil monoziklista etxarriarrak monoziklo tailerra eskainiko baitu abenduaren 22tik 29ra Etxarri Aranatzen. 6 pertsonez osatutako taldeak izanen dira gehienez, eta hiru ordutegi daude, taldekideekin adostuko dena: 18:00etatik 19:00etara, 19:00etatik 20:00etara eta 20:00etatik 21:00etara. Prezioa: 30 euro. Izena emateko edo informaziorako (628 947 257, Ekhi). Adin guztietarako tailerra izango da, behar den guztia kaskoa eta ikasteko gogoa dela dio Congilek.