Promesetan, Bakaikoak Urretabizkaia II.arekin osatuko du bikoa

Guaixe 2018ko abe. 20a, 09:14

Atzo aurkeztu zuten ilbeltzaren 4an hasiko den Promesen mailako Binakako Txapelketa. Zortzi bikote lehiatuko dira eta Joanes Bakaikoa etxarriarrak Urretabizkaia II.a izango du bikote

Promesen mailako Binakako Txapelketa ilbeltzaren 4an hasi eta martxoaren 31n despedituko da, finalarekin. Atzo aurkeztu zuten txapelketa Bilboko Bizkaia pilotalekuan eta bertan eman zituzten xehetasun guztiak. Guztira 8 bikote lehiatuko dira, lau enpresa bakoitzeko, eta ordezkari sakandar bakarra izango dugu: Joanes Bakaikoa. Etxarriarrak Urretabizkaia II.a izango du bidaide. Beste bikoteak ondokoak dira: Elordi-O.Etxebarria, P.Etxeberria-Garmendia, Dario-Ruiz, Ugalde-Tolosa, Peña II.a-Aranguren, Alberdi-Erasun eta Agirre-Salaberri. Txapelketan 7 jardunaldiko ligaxka jokatuko da eta ondoren finalerdiak eta final handia izanen dira.

Txapelketa Bergaran hasiko da, ilbeltzaren 4an, eta hain zuzen ere Joanes Bakaikoak mustuko du txapelketa. Urretabizkaiarekin batera, Alberdiren eta Erasunen kontra aritu beharko dute.