Etxarri Aranazko abesbatzaren 'Pax' mezua, igandean

Guaixe 2018ko abe. 21a, 09:38

Kontzertua eginen du Etxarri Aranazko abesbatzak igandean, abenduaren 23an, 19:00etan, Etxarriko elizan. Abesbatza txikiak ere parte hartuko du

Eguberri oporretan eginen du Etxarri Aranazko abesbatzak kontzertua, abenduaren 23an, baina ez da Gabonetako kontzertua izanen. Hortaz, Pax deitutako emanaldia eginen dute abeslariek. 19:00etan izanen da kontzertua, elizan. Abesbatza txikiak ere parte hartuko du. Emanaldi hunkigarria izanen dela aurreratu dute abesbatzatzako kideek.

Hevenu Shalom Aleichem, The Lamb, Imagine edota O Note Lux bezalako abestiak intrepretatuko ditu Etxarri Aranazko abesbatzak. Agnus dei, De Pacem Dorina, Aquarius eta Let the sunshine in, Silent night edo Nere etxea abestiek osatuko dute errepertorioa. Gabon-kantarik ez; bakearen inguruko mezuak izanen dira nagusi Pax kontzertuan.

Urtarrilaren 4an, ostirala, 19:30ean, Pax kontzertua Altsasuko Iortia kultur gunean eginen dute.