Binakakoa: Bakaikoa promesen txapelketatik kanpo, lesioagatik

Guaixe 2019ko urt. 7a, 13:24

Axier Arteagak ordezkatuko du Etxarri Aranazko aurrelaria

Abenduaren 30ean Labriten jokatutako partidan lesionatu egin zen Joanes Bakaikoa. Ezker eskuko hatz nagian haustura du Etxarri Aranazko aurrelariak eta ezingo du Binakako Promesen Txapelketan aritu. Axier Arteagak ordezkatu du etxarriarra Promesetan, Urretabizkaia II.arekin batera aritzeko. Bikoak larunbatean jokatu zuen txapelketako lehen partida Bergaran, Alberdiren eta Erasunen kontra, eta 22 eta 14 irabazi zuen, Promesen Txapelketako lehen puntua lortuz.