Aita despeditzera ekarri dute Mariñelarena

Guaixe 2019ko urt. 8a, 11:33

Luis Marinelarena Garziandia aita despeditzera eraman dutenekoa. Argazkia: Utzitakoa.

Joxe Mariñelarena Garziandia igandean hil zen. Etxarri Aranatzen beila egin ondoren Iruñeko hilerrira eraman dute gaur goizean. Eta Espainiako poliziaren agentez inguratuta, hara eraman dute hildakoaren seme Luis Mariñelarena Garziandia, A Coruñako Teixeroko Curtis espetxean preso dagoena (650 km-ra). Aita despeditu eta senideekin egoteko aukera izan du Luisek.