Udalak baso aprobetxamendua saldu du

Guaixe 2019ko urt. 17a, 11:23

Etxarri Aranazko ikuspegia.

Txaigorriko eta Goikolako pagadian Etxarri Aranazko Udalak bakanketa egin nahi du eta ateratzen den egurra saldu. 80-100 urte arteko pagoak dira udalak enkantean saldu dituenak, guztira 1.960 metro kubo zur egiten dutenak. Baso-aprobetxamendu horrengatik 13.720,32 euro eskatzen zituen udalak baina Kataliturri SL enpresak 20.482 euroren truke erosi du; hasierako prezioa baino 6.761,68 euro gehiago pagatuz.