Etxarri punturik gabe etorri zen Amigó-ren zelaitik

Guaixe 2019ko urt. 14a, 13:30

Preferente maila. 15. jardunaldia: Amigó 3 – Etxarri Aranatz 2

Amigó taldearen kontra aritu zen Etxarri asteburuan. Partida hasi eta 16. minutuan Amigó aurreratu zen eta 32. minutuan berdintzea lortu zuen Etxarrik, Xabatek penaltiz sartutako golarekin. Handik 5 minutura bigarren gola sartu zuen Amigók, eta Etxarri jokalari bat gutxiagorekin geratu zen Artiedak bi txartel hori ikusi eta gero. Atsedenaldiaren ondoren, atzera ere penalti bati esker berdindu zuen Etxarrik, Xabatek sartutakoa. Baina handik tarte batera Amigók hirugarren gola egin zuen, eta nahiz eta Etxarri 9 jokalarirekin geratu, Gentzak bigarren txartel horia ikusi eta gero, partida berdintzeko ahaleginak egin zituzten etxarriarrek. Arriskua sortu zuten, baina markagailua ez zen gehiago mugitu eta 3 eta 2 galdu eta gero, punturik gabe itzuli ziren etxarriarrak.

Preferente mailako liderra Lagunak taldea da (27 puntu). Etxarri Aranatz 11.a da sailkapenean (19 puntu). Asteburuan sailkapenean laugarrena den San Jorgeren kontra ariko da Etxarri, Sanduzelain.