Etxarri Aranazko Udalean argi dute: “gaur egun funtsezkoa da enpresa eta zerbitzu txikiek on-line presentzia egokia izatea, eta oso tresna errazak eta baliagarriak daude mezu komertzialak zabaltzeko eta edukiak argitaratzeko”. Horregatik, herriko dendari, ostalari edo zerbitzuetako arduradunak eta langileak prestakuntza saioa batera gonbidatu ditu, Etxarri Aranazko dendariek, ostalariek eta zerbitzuetako langileek “on-line bidezko baliabideak ezagutu eta oinarrizko erabilera egiteko aholkularitza jaso” ditzaten.
Udaletik jakinarazi dutenez, Nola ziurtatu zure merkataritza-presentzia on-linen, saiakeran hil gabe saioa doakoa da. Bi orduz “ariketa praktikoak eginen dira eta joaten direnak helburu horiek lortzeko aholkularitza pertsonalizatua jasoko dute”. Mireia Jimenez Lopez izanen da saioaren gidaria. Bera marketingean graduatua, coach, community managerra eta merkatariza-banaketaren kudeaketan espezializatuta dago, besteak beste. Saioa ele bitan izanen da.
Udaletik jakinarazi dutenez, saioaren helburua da “hurbileko ostalaritza, zerbitzuak, denda txikiak eta enpresak sustatzeko asmoz antolatu dugu”. Antolakuntzan Laboral Kutxaren eta Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartearen laguntza izan du udalak.
www.etxarriaranatz.eus
Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du otsailean web gune berria mustuko duela. Haren ataletako bat herriko zerbitzuei buruzkoa izanen da. Udalaren web orrian bere dendari, ostatuari edo zerbitzuari buruzko datuak gehitu nahi dutenek udala@etxarriaranatz.eus e-posta bidez jarri daitezke udalarekin harremanetan.