Jesus Ulaiar Liziaga ETAk hil zuela 40 urte bete ziren atzo. Etxarri Aranazko alkate izan zenaren senideek hilerrian ekitaldi pribatua egin ohi dute hura gogoratzeko. Semeetako batek larunbatean etxeko atean lore sorta lotu zuen, oroigarri gisa, Ulaiar etxearen parean hil baitzuten. Hurrengo egunean lurrean agertu ziren.