Etxarri Aranatz saiatu zen, baina ezin izan zuen Arrotxapea irabazi

Guaixe 2019ko ots. 4a, 12:51
Elurrarengatik hareazko zelaian jokatu behar izan zuten etxarriarrek. Argazkia: Etxarri Aranatz futbol taldea.

Preferente maila. 18. jardunaldia: Etxarri Aranatz 1 – Arrotxapea 2

Etxarri Aranatz eta Arrotxapearen arteko partida Etxarriko hareazko zelaian jokatu behar izan zen, belarrezko zelaia elurtua zegoelako. Arrotxapeak hobeto ekin zion partidari, eta areatik kanpo egindako jaurtiketa bikain bati esker aurreratu zen Arrotxapea. Etxarri Aranatz berdinketa lortzen saiatu zen, eta atsedenaldia baino lehen gola sartzea eta berdintzea lortu zuen Xabatek. Bigarren zatian irabaztera atera zen Etxarri, baina Arrotxapeak ongi daefendatu zuen eta, horretaz gain, bigarren gola sartzea lortu zuten Iruñekoek. Bukaerara arte erasoan jarraitu zuten etxarriarrek, baina markagailua ez zen gehiago mugitu eta hiru puntuek Iruñeko bidea hartu zuten.

Lagunak taldeak jarraitzen du preferente mailako lider (36 puntu). Etxarri Aranatz 11.a da (22 puntu). Hurrengo jardunaldian sailkapenean 15.a den Beriain taldearen kontra jokatuko du Etxarrik, Beriainen.