253,5 punturekin irabazi zuen Saats Karasatorrek Tuterako final-laurdena. Haren atzetik, Alazne Untxalo (249), Aimar Karrika (247), Joana Ziganda (240) eta Mikel Lasarte (233) gelditu ziren. Gai-jartzailea Maialen Belarra izan zen eta epaile lanetan Arkaitz Goikoetxea, Amaia Telletxea eta Joseba Beltza etxarriarra aritu ziren.
Asteburuan jokatutako bigarren final-laurdenean, Urdazubin, Julio Sotok lortu zuen finalaurrekorako zuzeneko txartela 265 puntuekin. Soto martxoaren 9an Etxarri Aranatzen jokatuko den finalaurrekorako zuzenean sailkatu zen. Urdazubiko sailkapena: Iker Gorosterrazu (246), Saioa Alkaiza (245,5), Iban Garro (240,5), Irati Majuelo (234) eta Sahats Aleman (230,5).
Nafarroako Bertsolari Txapelketa hasi duten 24 bertsolarietatik 18 pasako dira hurrengo fasera. Asteburuan jokatuko dira azken bi final-laurden saioak Iruritan, larunbatean, eta Lizarran, igandean. Eneko Lazkoz etxarriarra ariko da igandeko saioan. Orduan erabakiko da nortzuk sailkatzen diren finalaurrekoetan.
Nafarroako Bertsozale elkarteak Tuterakok Argia ikastolarekin, 2019ko Nafarroa Oinezarekin eta Nafarroako Ikastolen Elkartearekin elkarlanean antolatu zuen Tuterako saioa. Tuterako Udalaren laguntza izan zuen elkarteak ere.