Etxarri saiatu zen, baina ezin izan zituen Beriaingo 3 puntuak lortu

Guaixe 2019ko ots. 11a, 12:55
Etxarri Aranatz eta Beriaingo ordezkariak, arbitroekin. Argazkia: Etxarri Aranatz.

Preferente maila. 19. jardunaldia: Beriain 4 – Etxarri Aranatz 2

Etxarri Aranatzek sailkapenean behe postuetan dagoen Beriainen kontra jokatu zuen asteburuan. Bi taldeen arteko partida oso lehiatua izan zen eta biek gol aukerak izan zituzten, baina 45. minutura arte ez zen markagailua mugitu. Orduan gola sartu eta Beriain aurreratu zen, baina hurrengo jokaldian Etxarrik berdintzea lortu zuen, Xabati esker. Banako berdinketarekin joan ziren bi taldeak aldageletara.

Bigarren zatian Beriaingo Otanok bi gol sartu zituen eta 3 eta 1 aurreratu ziren Beriaingoak. Etxarrik ez zuen etsi eta behin eta berriz saiatu zen, Gentzak sartutako golari esker 3 eta 2 gerturatuz. Baina Beriainek laugarren gola sartu zuen 90. minutuan eta hiru puntuak Beriainen geratu ziren.

Lagunak taldeak jarraitzen du preferente mailako lider (37 puntu). Etxarri Aranatz 12.a da (22 puntu). Hurrengo jardunaldian Etxarrik sailkapenean zortzigarrena den Ilunberri hartuko du San Donato zelaian.