Gaztetxean sartu direla salatu dute

Guaixe 2019ko ots. 11a, 15:23
Etxarri Aranazko gaztetxea mustu zenekoa.

Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak (EGA) jakinarazi du ostiralean gaztetxean sartu zirela. EGAtik gaztigatu dutenez, diru-baliorik zuen ezer ez zuten lapurtu, baina sartu zenak eraikuntza guztia miatu eta hainbat dokumentuz jabetu zen. EGAtik gaineratu dutenez, “honek txakur kaka usaina dauka”. Gazte asanbladako kideek jakinarazi dutenez, duela aste batzuk sartzeko saiakera egin zuten, baina ez zuten lortu.