Preferente maila: Etxarrik Ilunberri hartu zuen mendean

Guaixe 2019ko ots. 18a, 13:11

Preferente maila. 20. jardunaldia: Etxarri Aranatz 1 – Ilunberri 0

Etxarri Aranatzek Ilunberri taldea hartu zuen San Donato zelaian. Bi arerio zuzenen arteko partida zen. Ongi hasi ziren etxarriarrak, baina ez zituzten jokaldiak behar bezala despeditzen. Ilunberri baloi luzeekin arriskua sortzen hasi zen, baina ez zuten etxarriarren atean asmatzen. Husnako berdinketarekin joan ziren aldageletara, eta bigarren zatian bere horretan jarraitu zuen partidak, 73. minutuan Javik etxarriarren gola sartu zuenera arte. Ilunberri berdintzen saiatu zen, baina Etxarrik ongi defendatu zuen eta hiru puntuak etxean geratu ziren eta bi taldeak puntutara berdinduta daude sailkapenean.

Preferente mailako liderra Lagunak taldea da (40 puntu). Etxarri Aranatz 10. postura igo da (25 puntu) eta 9.a den Ilunberri taldearekin puntutara berdinduta dago. Hurrengo jardunaldian sailkapenean 14.a eta jaitsiera postuetan dagoen Castillo de Tiebasen kontra ariko da Etxarri, Tiebasen.