Etxarri Aranatzek ezin izan zituen Tiebaseko 3 puntuak lortu

Guaixe 2019ko ots. 25a, 12:39

Preferente maila. 21. jardunaldia: Castillo de Tiebas 1 – Etxarri Aranatz 0

Etxarri Aranatzek eta Castillo de Tiebasek partida erabakigarria jokatu zuten; lehia zuzena zen, sailkapeneko postua baitzuten jokoan. Hasieran Tiebas ez zen fin ibili eta Etxarrik arriskua sortu zuen, baina bigarren zatian dominatzen hasi ziren Tiebasekoak eta gol aukerak sortzen hasi ziren. Baina Etxarriko Ivan atezainak geldialdi bikainak egin zituen. Partidako azken jokaldian Tiebasek gola sartzea lortu zuen eta hiru puntuak eskuan, jaitsiera postuetatik atera ziren Tiebasekoak. Etxarri Aranatz, aldiz, punturik gabe itzuli zen.

Lagunak taldea da preferente mailako liderra (43 puntu). Etxarri 13. postura jaitsi da (25 puntu), jaitsiera postuetatik puntu eskas batera. Asteburuan Etxarrik sailkapenean azkena den Lezkairu hartuko du.