Igandean zabalduko da Triku Trailean izena emateko epea

Guaixe 2019ko ots. 27a, 13:24

Igandean, 13:30etik aurrera, www.kronoak.com web gunean eman ahalko da izena

Etxarri Aranazko kanpinean ekainaren 30ean, goizeko 9:30ean jokatuko da Triku Trail mendi lasterketa (21 km, 1.400 m. Desnibel +). Antolakuntzatik adierazi dutenez, igandean, 13:30etik aurrera zabalduko dute izena ematea, www.kronoak.com web gunean. Federatuek 22 euro eta federatu gabekoek 24 euro ordaindu beharko dute izena ematearen truke.

Aurten bi txapelketetarako puntuatuko du Etxarriko probak. Batetik, Euskal Mendi Federazioko Mendi Lasterketen Rankingerako puntuagarria izango da eta, bestetik, Nafarroako Mendi Lasterketen Txapelketarako baliagarria izango da.