Preferentea: Etxarrik IMQ Kopako final zortzirenak jokatuko ditu Agoitzen kontra

Guaixe 2019ko mar. 1a, 09:29

Etxarri Aranatz IMQ Kopan, Oberenaren kontra.

Larunbatean, 16:30ean, Etxarri Aranazko San Donato zelaian

Asteburu honetan ez da Preferente mailako Ligako partidarik jokatuko. Liga martxoaren 9ra arte alde batera utzi eta IMQ Kopako final zortzirenen lehen jardunaldia egongo da jokoan. Etxarri Aranatzek Aoiz taldearen kontra jokatuko du larunbatean, 16:30ean, Etxarriko San Donato futbol zelaian.