Beste toki batean ez dituzte sinistuko

Guaixe 2019ko ots. 28a, 11:58
'Una extraña aventura' antzezlanaren irudia. AMUART ANTZERKI TALDEA

'Una extraña aventura' antzezlana izanen da bihar, ostirala, Etxarriko kultur etxean, 22:00etan

Gertaera bitxi batek sortzen du guztia. Hainbat emakume bildu dira eta gertaera arraro horren inguruan hizketan hasten dira. Torturatuak izan dira guztiak. Eta gertaera horrek burumarkutu beharrean emakumeak indartu ditu. Una extraña aventura Eva Forest-en lanean oinarritutako antzezlana egonen da gaur, 22:00etan, kultur etxean. Amuart antzerki konpainiak eskainiko du antzezlana.

Lau emakume agertzen dira agertokian. Haien artean hitz egiten dute. Badakite han kontatzen dutena beste toki batean ezin dutela aipatu. Ez sinisteko beldur dira. Izan ere, hainbatek tortura sinistu ezineko gauza horietako bat da. Hamar egunez jasan dute poliziaren tortura eta haien existentziako aspektuak azaleratu dituzte. Hori da Eva Forest idazlearen Una extraña aventura lanak kontatzen duena, Amuart antzerki taldeak antzezlana bihurtu duena.

Sortzailea: Eva Forest
Zuzendaritza, ekoizpena eta dramaturgia: Amuart antzerki taldea
Argiztapen diseinua: Luis eta Fer
Diseinu grafikoa: Koldo Atxaga
Musika konposaketa: Neus Rico eta Violeta Silver
Koreografia: Blanka Ruiz
Argazkilaritza: Mintxo Gorri
Dossierra: Iñaki Bestena
Aktoreak: Blanka Ruiz, June San Millan, Violeta Siver eta Maria Zapata
Soinua eta argiztapena: Deborah del Rio
Bideoak: Eva Mateos