Igandean 450 korrikalari inguruk parte hartu zuten Galar Trail mendi lasterketan (18,5 km, 1.100 m desnibel +). Proba hau beste urte batzuetan elurrarekin jokatu izan da, baina igandean tenperatura epelak izan zituzten korrikalariek. Tartean, Erreniega gainditu behar izan zuten. Ilunberriko Xabier Zarranzek irabazi zuen lasterketa (1:29:47). 34 segundo atera zizkion Raul Amatriaini (1:30:21), eta Victor Amatriain hirugarrena sailkatu zen (1:32:53). Emakumezkoetan Enara Oronoz iruindarra iritsi zen lehena helmugara (1:49:55). Bederatzi sakandarrek osatu zuten proba eta azkarrenak Carlos Mañeru (1:53:25) eta Erkuden San Martin ((2:15:03) etxarriarrak izan ziren.
Beasainen banaka eta bikoteka
Bestalde, asteburuan Beasaingo Herri Lasterketa jokatu da, 14 km-ko proba, Hossain Kaanachek (46:46) eta Gema Hernandezek (59:30) irabazitako lasterketa. Joxeja Maiza etxarriarra 32.a iritsi zen helmugara (54:44). Proba nagusiarekin batera, Beasaingo Binakako Lasterketa Mistoa jokatu zen, 7 km-koa. Adrian Pajaresek eta Maite Arraizak osatutako bikoa izan zen txapelduna (26:38) eta Juan Luis Maiza eta Maite Zabaleta etxarriarrek osatutako bikoa 20.a heldu zen helmugara (36:46).
Sakandarrak Galar Trailen (18,5 km)
Gizonezkoak
1.Xabier Zarranz 1:29:47
56.Carlos Mañeru 1:53:25
122.Arkaitz Munarriz 2:02:56
138.Ibai Arrese 2:04:12
169.Ruben Cantero 2:08:48
173.Edu Casanovas 2:09:30
215.Mikel S. Martin 2:15:03
380.Hodei Lakuntza 2:49:46
Emakumezkoak
43.Enara Oronoz 1:49:55
216.Erkuden S. Martin 2:15:03
231.Joana Lopez 2:16:31