Martxoaren 23an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala. Larunbatean eta igandean izan ziren azken bi finalaurrekoak, Etxarri Aranatzen eta Lesakan, hurrenez hurren. Etxarri Aranatzen Xabier Terrerosek (360,5) irabazi zuen saioa, eta zuzenean finalean sailkatu zen. Lesakan Joanes Illarregik (375,5) irabazi zuen. Lehenengo finalaurrekoa Eneko Lazkoz etxarriarrrak irabazi zuen. Hortaz, hiru bertsolariek finalerako txartela lortu zuten.
Nafarroako Bertsolari Txapelketa 24 bertsolarik hasi zuten, eta finalean zortzi ariko dira. 18 bertsolari pasa ziren finalaurreko fasera. Eta hemezortzi horietatik finalaurrekoetako hiru irabazleak eta finalaurrekoetan puntuazioaren arabera sailkatutako hurrengo bost bertsolariak ariko dira finalean. Saats Karasatorre etxarriarra hamalaugarrena sailkatu da 335 punturekin, beraz, ez da finalerako sailkatu.
Horrela geratu da finalaurrekoetako faseko sailkapena:
1 | Eneko Lazkoz | 399 |
2 | Joanes Illarregi | 375,5 |
3 | Xabier Terreros | 360,5 |
4 | Eneko Fernandez | 359 |
5 | Julio Soto | 358,5 |
6 | Xabat Illarregi | 356,5 |
7 | Julen Zelaieta | 355,5 |
8 | Xabi Maia | 352,5 |
9 | Aimar Karrika | 349 |
10 | Saioa Alkaiza | 344,5 |
11 | Josu Sanjurjo | 341 |
12 | Iker Gorosterrazu | 338 |
13 | Alazne Untxalo | 335,5 |
14 | Saats Karasatorre | 335 |
15 | Sarai Robles | 326,5 |
16 | Joana Ziganda | 312 |
17 | Diego Riaño | 307,5 |
18 | Iban Garro | 304,5 |