Preferentea: Etxarrik Lezkairurekin bana berdindu zuen

Guaixe 2019ko mar. 11a, 12:43

Preferente maila. 22. jardunaldia: Etxarri Aranatz 1 – Lezkairu 1

Puntuak behar dituzten bi taldeen arteko partida izan zen Etxarri Aranatzek eta Lezkairuk San Donato zelaian jokatutakoa. Lehen zatian hobeto aritu ziren etxarriarrak: Darlingek Etxarri aurreratu zuen; aukera gehiago izan zituen Etxarrik, baina ez zituen aprobetxatu. Lezkairuk ez zuen partida galdutzat eman eta 71. minutuan berdintzea lortu zuen, etxarriarren defentsako nahasmena aprobetxatuz. Bi taldeak garaipena lortzeko gogor borrokatu ziren, baina markagailua ez zen gehiago mugitu eta berdinketarekin despeditu zen lehia.

Preferente mailako liderra Barañaingo Lagunak taldea da (44 puntu), puntu eskas batera Burlades duela. Etxarri Aranatz 12. postuan dago (26 puntu), jaitsiera postuak puntu eskas batera dituela. Asteburuan bere puntu berberekin sailkapenean 13.a den Mutilberaren kontra ariko da Etxarri. Beraz, Mutiloan jokatuko den partidan asko dago jokoan: sailkapena eta jaitsiera postuak atzean uztea.