Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du Nafar Lansareren diru-laguntza deialdi bat baliatuz hiru langabetu etxarriar kontratatuko dituela. Kontratazio horiek egiterakoan udalak kontuan izanen da hautagaia emakumezkoa, gizarte inklusiorako errenta, desgaituak, genero indarkeriaren biktima diren emakumezkoa edo 45 urtetik gorako gizonezkoek edo 30 eta 44 urte arteko iraupen luzeko langabea den. Izena ematen duten eta titulurik ez duten hautagaiek apirilaren 8an euskara proba pasa beharko dute, udalaren lan hizkuntza euskara baita. Proba teorikoa, berriz, apirilaren 10ean eginen da.