Preferentea: Etxarri Aranatz jaitsiera postuetan

Guaixe 2019ko mar. 18a, 13:50

Preferente maila. 23. jardunaldia: Mutilbera B 2 – Etxarri Aranatz 0

Etxarri Aranatzek eta Mutilberak arerio zuzenen arteko partida jokatu zuten Mutiloan, behe postuetatik irteteko bi taldeen arteko lehia. Horrela, intentsitate handiko partida izan zen. Mutilberak gola sartu zuen eta lehen zatian Etxarrik ez zuen arrisku gehiegirik sortu Mutilberako atean. Bigarren zatian hobe aritu ziren bi taldeak eta gol jokaldi ederrak sortu zituzten, baina baloiak ez zuen kontrako atean sartu  nahi izan. Bukaera aldera, 85. minutuan, Mutilberak bigarren gola sartu zuen eta horrela despeditu zen partida.

Preferente mailako lehen multzoan Burlades da lider berria (46 puntu). Etxarri Aranatzek postuetan behera egin du eta 14.a da (26 puntu), jaitsiera postuetan. Asteburuan Etxarrik lidergoa galdu eta sailkapenean bigarrena den Lagunak taldea hartuko du San Donato zelaian. Partida konplikatua izango da, Lagunakek lidergoa lortu nahi duelako eta Etxarrik jaitsiera postuetatik atera nahi duelako.