Preferentea: Etxarrik agur esan dio IMQ Kopari

Guaixe 2019ko mar. 20a, 09:59

Final laurdenetan erori zen Etxarri, Lagunak taldearen kontra 2 eta 4 galdu eta gero

Atzo, San Jose eguna zen, festa eguna Nafarroan, eta Nafarroako Futbol Federazioak IMQ Kopako final laurdenak jokatzeko aprobetxatu zuen festa eguna. Etxarri Aranatzek Lagunak taldea hartu zuen San Donato zelaian eta lehen zatian parez pare ibili ziren bi taldeak. Sanchezek Lagunak taldea aurreratu zuen 5. minuturako, baina 13. minutuan berdintzea lortu zuen Erdoziak. Maila berean aritu ziren bi taldeak baina 31. minutuan Sanchezek atzera ere Lagunak taldea aurreratu zuen, eta atsedenaldirako 2 minuturen faltan atzera ere Sanchezek Etxarriko atea zulatu zuen; horrela, 1 eta 3ko abantailarekin joan ziren atsedenaldira Barañaingoak. Bigarren zatian Etxarri gogoz saiatu zen, baina baloiak ez zuen sartu egin nahi. Sanchezek Lagunaken laugarrena sartu zuen eta Etxarrik ahaleginean jarraitu zuen, bukaeraraino. Goikoetxeak Etxarrikoen bigarren gola sartu zuen baina markagailua ez zen mugitu eta 2 eta 4 galduta, Etxarrik final laurdenetan agur esan behar izan dio IMQ Kopari. Arbitroak Etxarriko Murguiondo eta Guillorme kanporatu zituen.