Kop eta Alerta Gorria taldeen kontzertua Etxarrin, gaur

Guaixe 2019ko mar. 22a, 09:54
Alerta Gorria taldea. ARTXIBOA

Alerta Gorriak diska berriaren aurkezpen bira hasierari emanen dio gaur Etxarri Aranazko gaztetxean, 23:00etan

Kop Kataluniako taldearen eta Alerta Gorria talde sakandarraren kontzertua izanen da gaur, ostirala, 23:00etatik aurrera, Etxarri Aranazko gaztetxean. Alerta Gorria taldearen disko berriaren aurkezpen biraren hasiera izanen da Etxarriko kontzertua.

Kop hardcore-punk estiloko musika taldea da. Ezaguna da Sakanan, izan ere, hainbateta egon da ibarrean jotzen. Oraingoan, Alerta Gorria taldearen Amets gaizto bihurtu arte diksaren aurkezpen biraren hasieran lagunduko du.

Gaur Etxarrin hasiko du disko berriaren aurkezpen bira Arbizuko taldeak, eta, bihar, martxoaren 23an, Bilboko Ipar Haizean eskainiko du kontzertua. Datorren astean Zuamaian egonen da eta apirilaren 6an, larunbata, Sakanan egonen da berriz ere, Irurtzungo Larrazpin. Bira Danimarkan amaitu du Alerta Gorriak.