Larunbatean, martxoaren 23an, jokatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketaren 44. edizioaren finala Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Zortzi bertsolari aritu ziren finalean: Joanes Illarregi, Xabier Terreros, Xabi Maia, Julen Zelaieta, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Julio Soto eta Eneko Fernandez. Fernando Anbustegik egin zituen aurkezle lanak, eta Alaitz Rekondo aritu zen gaiak ematen.
Lehen ariketa sorta eginda, Lazkoz eta Soto pasa ziren buruz burukora. Hortaz, duela bi urteko buruz burukoa errepikatu zen, eta aurtengoan ere, 1172 punturekin, Julio Soto izan zen 2019ko Nafarroako bertsolari txapelduna. Joxema Leitza arbizuarrak jarri zion txapela. Sotoren bosgarren txapela da.