Zabala gogoratzeko bi ekitaldi

Guaixe 2019ko mar. 29a, 10:56
Josu Zabala Salegi.

AEMk eta Sortuk deitu dituzte biharko.

Josu Zabala Salegi zena hilik agertu zela 22 urte bete ziren asteartean. Zabala zena gogorazteko Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren kontrako Mugimenduak (AEM) ekitaldia deitu du plazan, bihar, 12:30ean. Ordu erdi geroago Sortuk deituta ekitaldia eginen da hilerrian.

Mendizale batzuk Zabala zenaren gorpu hila opatu zuten Debako Mendata puntan, bihotzean tiroa zuela. 1997ko martxoaren 23an Bilbok Korrikaren akabera festa hartu zuen. Josu Zabala Salegik Bizkaiko hiriburuan hitzordua zuen eta egun hartan desagertu zen. Autopsiaren arabera hiru egun geroago hil zen, 26an. Zabalaren gorpua, esan bezala, Debako Mendata puntan agertu zen. Bularrean tiro bat zuen eta aldamenean pistola bat zegoen. Gerora ETAk ohar bidez jakinarazi zuen Zabala erakundeko kide zela eta bahitu egin zutela. ETAk Zabalaren heriotzaren ardura Espainiako Estatuko Segurtasun Indarrei leporatu zien.