Preferentea: Etxarrik ezin izan zituen Oibarko puntuak lortu

Guaixe 2019ko api. 1a, 12:48

Preferente maila. 25. jardunaldia: Aibares 2 – Etxarri Aranatz 0

Etxarri Aranatzek Oibarren jokatu zuen, Aibares taldearen kontra. Ez zen partida ona izan; bi taldeek baloikada ederrak jo zituzten, baina ez zituzten jokaldi ederrak sortu. Aibareseko jaurtiketa batek Etxarrikoen zurtoinean jo eta aldaratzerakoan aurreratu zen Aibares, eta Etxarri 1 eta 0 galtzen ari zela joan ziren aldageletara bi taldeak. Bigarren zatian Aibares saiatu zen, baina euren jokoa zapuztu eta berdintzen saiatu ziren etxarriarrak. Hala ere, bigarren gola sartzea lortu zuen Aibaresek. Etxarri Aranatz behin eta berriz saiatu zen, baina baloiak ez zuen Oibarkoen atean sartu nahi izan eta 2 eta 0 galduta, puntuak Oibarren geratu ziren.

Sailkapen orokorrean Burlades B da preferente mailako lehen multzoko liderra (48 puntu), puntu batera Barañaingo Lagunak duela. Etxarri Aranatz 12.a da (29 puntu). Hurrengo jardunaldian Etxarri Aranatzek 43 punturekin sailkapenean hirugarrena den Artajones taldea hartuko du San Donato zelaian.