Udalak garbitzaile lan-poltsa osatuko du

Guaixe 2019ko apirilaren 4a

Etxarri Aranazko udaletxea.

Garbiketa Zerbitzuan etorkizunean sor daitezkeen beharrei erantzuteko eta zerbitzuan aritzeko langileak aldi baterako kontratatzeko sortuko da.

Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi duenez, garbitzaileak denbora batez kontratatzeko lan-poltsa sortzeko deialdia egin du. Udalaren Garbiketa Zerbitzuan aritu nahi dutenek bete beharreko baldintzak dira: eskola graduatua izatea eta euskara lan hizkuntza denez, berau ezagutzea. Izena ematen interesa duten pertsonek heldu den astearteko 14:00ak arte dute udaletxean izena emateko aukera. Deialdiaren oinarriak www.etxarriaranatz.eus web orrian kontsultatu daitezke.